Online bertsioen ondorioz, egunkariak irakurleak galtzen joan dira azken hamar urte hauetan. Publizitatea, paperetik web-era joan da, baina onerako izan da. Komunikazio talde handiek krisi honi aurre egiteko hartu duten erabakia hainbat kazetari kaleratzea izan da. Baina horrek ez du esan nahi estrategia egokia denik. Komunikazioen iraultzari aurre egiteko gakoa aldaketei egokitzeko azkartasuna da, eta hori da hainbat enpresa eta unibertsitateri falta zaiena.
2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena
Erreportajea 2
Zenbat birziklatzen du EAE-ko jendeak? Ba al dago arazorik arlo horretan? Bilbora, Gasteizera eta Donostira hurreratu gara birziklapen sistema bakoitza aztertzeko, bai eta hauen abantailak eta desabantailak ere.
Erreportajea 1
2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena
Albisteak 2
Ez da zauriturik egon baino kalte materialak
ugariak izan dira
2015/10/19 -
Jon FERNANDEZ
Patatak
garraiatzen zituen kamioi batek su hartu zuen atzo Tolosan (Gipuzkoa) A-1
autobian Gasteiz norabidean dagoen gasoldingi baten ondoan Alegia inguruan. Ez
zen zauriturik egon, baina, kamioiaren burua eta atoiaren zati bat erabat
suntsiturik geratu ziren.
Bilbao Web Fest ospatu da Bilbon, lehen euskal websailen jaialdia
Ohorezko sariak ere eman dira sortzaileen lana eta meritua aitortzeko
Jone Lopez Esnaola, 2015eko urriaren 20an
Bilbao Web Fest ospatu zen Bilbon (Bizkaia), lehen euskal websailen jaialdia urriaren 14tik 16ra. Bizkaia Aretoan eta Guggenheim Museoan ospatu zen. Antolatzaileak Fhloston Kultura-Elkartea, UPV/EHU eta Happy Latex Productions izan ziren. Helburua ikus-entzunezko adituen eta webserien sortzaileen arteko komunikazio-espazio bat sortzea zen.
Urriaren 17an ospatu zen “Bilbao Night Marathon” parte hartze handiarekin
Maider URKITZA VILLEGAS, 2015eko urriak 19
Larunbatean Bilbon, gaueko maratoia ospatu egin zen, “Bilbao Night Marathon”. Urtero behin antolatzen den ekitaldi honen 7.edizioa izan da aurtengoa. Zehazki, gaueko 20:30etan eman zitzaion hasiera lasterketari.
18 urte bete dira Bilboko Guggenheim museoa eraiki zenetik
18 urte bete dira Bilboko Guggenheim museoa eraiki zenetik
Alex Katz estatubatuarraren erakusketarekin ospatuko da urtebetetzea
2015/10/17 - Nerea QUINTANA
Bilboko
Guggenheim museoak 18 urte bete zituen atzo Alex Katz estatubatuarraren
erakusketa batekin. Museoak artistaren hainbat paisai eskaintzen ditu,
hauekin "bat-bateko oraina"
harrapatu nahian. Bizkaiko museorik famatuenaren urtebetetze ospatzeko,
asteburu honetan (urriak 17-18) eta hurrengoan (urriak 24-25) museorako sarrera
doakoa izango da.
2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena
Albisteak
Alde Zaharra eta Begoñako auzoa jendez eta alaitasunez bete da igandean 52 urtez ohitura zaharra berreskuratuz
Maider Urkitza Villegas, 2015eko urriaren 12an
Begoñako Andra Mari eguna eta Txikiteroen eguna ospatu dira igandean Bilbon. Hildako txikiteroentzako omenaldi lez jaio zen ospaizunaren 52.edizioa izan da autengoa. Urtez urte ospakizuna handitzen joan da, aurten izandako ekintza guztietara iritziz.
Artxandako funikularrak Bilboko Campo Volantina eta Artxandako mendia batzen ditu
Nerea Quintana Alvarez, 2015eko urriaren 8an
Bilboko Artxandako funikularrak 100 urte bete zituen atzo. Castaños auzoko talde ezberdinek 3 astez iraungo duten ekintzak antolatzea erabaki dute. Funikularra sortu zenetik, Bilboko ikur bat bihurtu da eta hau gogoratzeko hainbat ospakizun egin ziren atzo funikularraren plazan eta Castaños eta Uribarri auzoetan zehar.
XXIX. Liburu Azoka ospatu da Gasteizen
Gasteizko Udalak eta Euskadiko La Camara del Libro elkarteak antolaturiko feria da
Jone Lopez Esnaola, 2015eko urriaren 12an
XXIX. Liburu Azoka ospatu da Gasteizen. Feria Gasteizko Urrezko Celedonaren plazan osapatu zen irailaren 25etik urriaren 11ra bitartean, Erakusketa eta salmentaz gain, prentsaurrekoak ere eskaini ziren produktu berriak aurkezteko eta sariak banatzeko.
Donejakue bidea sustatzeko azokak milaka
pertsona gerturatu ditu hiriburura
2015/10/11
– Jon FERNANDEZ
Bihar
bukatuko da ostiralean hasi zen erdi aroko Donostia
Xacobeo 2021
azoka. 10:00tatik 22:00tara Bulevardean, Elkano kalean eta Getaria kalean zehar
ikusi ahalko dira Euskal Herritik eta kanpotik etorritako 169 postu era
guztietako produktuekin. Egun guztian zehar ikuskizunak, tailerrak, ipuin
kontalariak, eta musikariak egongo dira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)