2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

Analisia 2


Online bertsioen ondorioz, egunkariak irakurleak galtzen joan dira azken hamar urte hauetan. Publizitatea, paperetik web-era joan da, baina onerako izan da. Komunikazio talde handiek krisi honi aurre egiteko hartu duten erabakia hainbat kazetari kaleratzea izan da. Baina horrek ez du esan nahi estrategia egokia denik. Komunikazioen iraultzari aurre egiteko gakoa aldaketei egokitzeko azkartasuna da, eta hori da hainbat enpresa eta unibertsitateri falta zaiena.

Erreportajea 2




Zenbat birziklatzen du EAE-ko jendeak? Ba al dago arazorik arlo horretan? Bilbora, Gasteizera eta Donostira hurreratu gara birziklapen sistema bakoitza aztertzeko, bai eta hauen abantailak eta desabantailak ere. 

Erreportajea 1



Azaroaren 9an eta 10ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon, Ziberkazetaritza eta Web 2.0-ri  buruzko kongresua egon zen. Bertan, hainbat adituen hitzaldiak entzuteko aukera izan genuen.

Analisia 1

"LASEXTA.COM" ZIBERHEDABIDEAREN ANALISIA


Hemen duzue "LaSexta.com"-eri buruzko analisia. 


2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Albisteak 2


Ez da zauriturik egon baino kalte materialak ugariak izan dira

2015/10/19 - Jon FERNANDEZ


Patatak garraiatzen zituen kamioi batek su hartu zuen atzo Tolosan (Gipuzkoa) A-1 autobian Gasteiz norabidean dagoen gasoldingi baten ondoan Alegia inguruan. Ez zen zauriturik egon, baina, kamioiaren burua eta atoiaren zati bat erabat suntsiturik geratu ziren.




Bilbao Web Fest ospatu da Bilbon, lehen euskal websailen jaialdia

Ohorezko sariak ere eman dira sortzaileen lana eta meritua aitortzeko

Jone Lopez Esnaola, 2015eko urriaren 20an

Bilbao Web Fest ospatu zen Bilbon (Bizkaia), lehen euskal websailen jaialdia urriaren 14tik 16ra. Bizkaia Aretoan eta Guggenheim Museoan ospatu zen. Antolatzaileak Fhloston Kultura-Elkartea, UPV/EHU eta Happy Latex Productions izan ziren. Helburua ikus-entzunezko adituen eta webserien sortzaileen arteko komunikazio-espazio bat sortzea zen. 





Urriaren 17an ospatu zen “Bilbao Night Marathon” parte hartze handiarekin

Maider URKITZA VILLEGAS, 2015eko urriak 19

Larunbatean Bilbon, gaueko maratoia ospatu egin zen, “Bilbao Night Marathon”. Urtero behin antolatzen den ekitaldi honen 7.edizioa izan da aurtengoa. Zehazki, gaueko 20:30etan eman zitzaion hasiera lasterketari.




18 urte bete dira Bilboko Guggenheim museoa eraiki zenetik
 

Alex Katz estatubatuarraren erakusketarekin ospatuko da urtebetetzea

2015/10/17 - Nerea QUINTANA


Bilboko Guggenheim museoak 18 urte bete zituen atzo Alex Katz estatubatuarraren erakusketa batekin. Museoak artistaren hainbat paisai eskaintzen ditu, hauekin  "bat-bateko oraina" harrapatu nahian. Bizkaiko museorik famatuenaren urtebetetze ospatzeko, asteburu honetan (urriak 17-18) eta hurrengoan (urriak 24-25) museorako sarrera doakoa izango da.
 

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Albisteak

Alde Zaharra eta Begoñako auzoa jendez eta alaitasunez bete da igandean 52 urtez ohitura zaharra berreskuratuz  

Maider Urkitza Villegas, 2015eko urriaren 12an

Begoñako Andra Mari eguna eta Txikiteroen eguna ospatu dira igandean Bilbon.  Hildako txikiteroentzako omenaldi lez jaio zen ospaizunaren 52.edizioa izan da autengoa. Urtez urte ospakizuna handitzen joan da, aurten izandako ekintza guztietara iritziz.



Artxandako funikularrak Bilboko Campo Volantina eta Artxandako mendia batzen ditu

Nerea Quintana Alvarez, 2015eko urriaren 8an

Bilboko Artxandako funikularrak 100 urte bete zituen atzo. Castaños auzoko talde ezberdinek 3 astez iraungo duten ekintzak antolatzea erabaki dute. Funikularra sortu zenetik, Bilboko ikur bat bihurtu da eta hau gogoratzeko hainbat ospakizun egin ziren atzo funikularraren plazan eta Castaños eta Uribarri auzoetan zehar.



XXIX. Liburu Azoka ospatu da Gasteizen


Gasteizko Udalak eta Euskadiko La Camara del Libro elkarteak antolaturiko feria da

Jone Lopez Esnaola, 2015eko urriaren 12an

XXIX. Liburu Azoka ospatu da Gasteizen. Feria Gasteizko Urrezko Celedonaren plazan osapatu zen irailaren 25etik urriaren 11ra bitartean, Erakusketa eta salmentaz gain, prentsaurrekoak ere eskaini ziren produktu berriak aurkezteko eta sariak banatzeko.




Donejakue bidea sustatzeko azokak milaka pertsona gerturatu ditu hiriburura

2015/10/11 – Jon FERNANDEZ

Bihar bukatuko da ostiralean hasi zen erdi aroko Donostia Xacobeo 2021 azoka. 10:00tatik 22:00tara Bulevardean, Elkano kalean eta Getaria kalean zehar ikusi ahalko dira Euskal Herritik eta kanpotik etorritako 169 postu era guztietako produktuekin. Egun guztian zehar ikuskizunak, tailerrak, ipuin kontalariak, eta musikariak egongo dira.